Masthead header

Sebastiao Salgado. Genesis

Sebastiao Salgado (Brasil, Minas Gerais 1944). Gaur egungo argazkilari ospetsuenetako bat da. Bere irudiak aski ezagunak egin dira haien  aldi bereko edertasun eta gordintasunarengatik.

Brasildarra, bere ibilbidean ,munduko lurralde txiro eta jipoituenetatik barrena ibili izan da. Leica kamara txikia beti soinean zuelarik. Injustizia, gerra eta esplotazioa salatzeko etengabeko lan horretan, bere irudiak aurpegira bota dizkigu errukirik gabe. Baina, hain gai ilunak ukituta ere, beti jakin izan du, edertasun arraro hori ateratzen. Iluntasun gordinean ere argi izpiak dira bere argazkiak, Hainbeste lotsatzen gaituen gizarte garaikide honetako itxusikeri guztien alkimista degu Salgado. Gorotzetik urrea ateratzen dakien Artista. Bere  argazkilaritza dokumentalaren proiektu handiek biziki hunkitu didate beti. Terra, Exodos edo Trabajadores liburuetako argazkiak ikusten, beste inorekin baino gehiago maitemindu naiz argazkilaritzaz eta honek izan dezaken indarraz. Horrexegatik, jakin nuenean erretiratu aurretik abiatu behar zuen azkenengo proiektua, munduan gelditzen ziren azken lur basatien erretratuak izango zirela, asko poztu nintzen.

Gaur, azken urte hauetan ateratako argazki batzuk ikus ditzakegu. Hemen dituzue, Genesis du izena proiektoa. Maisu honi eztiphototik egiten diogun omenaldi apala da hau, aldi berean ere, argazki hauek galzorian dauden, paisai, animali eta pertsona islatzen eta salatzen dute indar handiz, munduaren zaintza, gure belaunaldiari tokatuko zaion premiazko lana dela gogorarazteko.

Aitzol

 

 

no comments

Your email is never published or shared. Required fields are marked *

*

*