Alejandro Chaskielber. Buenos Aires, 1977.
Alejandroren lan honetan Argentinako iparraldean kokatuta dagoen Parana deltako bizimodu eta lana era berritzaile eta eder batetan irudikatzen du. Dokumentalismo eta arte garaikidearen arteko nahasketa baten barruan sartzen da egilea, bere lehenengo kazeta argazkilaritzatik gero eta gehiago urrunduz.
Chaskielberg-en proiektu honetako argazkietan, alde batetik deltako biztanleak hauen egunerokotasuna eta lana daude.
Beste alde batean testuinguru moduan, paisaia. Ura eta lurraren arteko hertzean beti. Eta azkenik lan egiteko modu bitxi bat; Argazki guztiak gauez aterata daude, batez ere ilargia dagoen gauetan.
Honela zeruak ematen duen argia aprobetxatuz, gehi berak erabiltzen dituen tonu desberdinetako linternak eta flashak, eszena argitzen dute.
Beraz argazkilaria Paisaia eta pertsonak marrazten dijoa bere kaxara, ezinezkoak diruditen eszenak sortuz. Kolore estralurtarrak, formatu haundiko kamerak perspektiba eta fokatze-desenfokatze ematen duen aukerekin jokatuz. Hegoameriketan hainbeste hamarkadetan hain modan eon zen errealismo magikoaren eragin puntu bat sumatzen diot lan honi.
Argazkiak gertutasun sentsazio bat ematen dute, baina baita ere naturak eragiten duen alako bakardade eta isolamendua sentzazioa itogarria. Aldi berean inguruaren edertasun arraro hori, berriz dena orekara eramten duena.
Lan hau ahaztuta zegoen ur arteko bizimodu honen leiho bat da. Dudarik gabe, azken denbora honetan kontinente honetatik datorren argazkilaritza lanetatik gehien gustatu zaidan proiektuetako bat.
Informazio gehiago bere web orrian.
Aitzol


no comments