Ezkontz egunak gauz askotarako balio dute, ezkontzen direnak bere maitasun eta kompromezua adierazteko, gonbidatzen gaituztenak berriz ikusteko, edo elkar ezagutzeko ez bagera ezagutzen. Ondo pasatzeko aitzaki paregabeak dira. Familiakoak ere elkartzeko, urteetan ain aldi gutxitan gertatzen diren aukera urriak. Ondo jateko, dantzatzeko, irripar batzuk botatzeko eta bizitzaren korapilo berriak nola korapilatzen diren ikusteko, gauz askotarako bai…

Badira ezkontzak, eta ezkontzak. Igor eta Eli, koadrilakoak dira, beraz ezkontza hau, gertu gertutik bizi izan dut, gonbidatua izan naiz, argazkilari edo aldi batzutan biak batera ere… Oso ondo pasa genula, egia den topiko bat da. Bikotea ere bere ahalegin eta gogo guztiak ipini zuten hori horrela izan zedin, eta ondo lortu zutela ez dugu zalantzarik!

Eguraldia ere, azkenean portatu egin zan, janaria goxoa zeon eta aspaldian abesten eta dantzatzen ez nituen kanta asko dantzatu eta abestu nituen, hau azpimarratuko nuke ni batez ere, parranda eta koadrila garaiak berriz ere gogorarazi ninduten erritmo eta musikak, azken finean zaila dugu jada lagunak elkartzea, batzuk handik besteak hemendik, jada seme-alabak ere erditik…

Egun luzea azkar joan zan, eguzkia poliki joan zen sartzen itsasoan, gu ginen horren testigu Uliako jatetxeko ikuspegi pribilegiatutik. Azken finean geratu den bakarra oroitzapenak dira, eta egunean hartu genituen, argazki eta bideoak, testigu bezala, memoriakoekien batera. Horregatik dira hain garrantzitsuak egun horretan hartzen diren irudiak, denborarekin, garrantzi gehiago hartuko dutelako, urteen poderioz. Errepika ezinak direlako. Hemen dituzue egun horretako argazkiak hasieratik, jada gauza pixkanaka desbideratzen hasi zan arte. Ezkontza oraindik iraun zuen luze Kaskazuriko soto ilunean, baina hori guretzako gordeko dugun beste istori luze bat da.

Zorionak Eli eta Igor!!!

Argazkiak: Aitzol Etxegoien eta Ander Gartziandia.

vestido de novia colgando