Noemi eta Iñaki, ekain hasierako egun haizetsu eta euritsu batetan ezkondu ziren, Orioko San Martin baseliza ederrean. Donejakue  kostaldeko bide barrenean kokaturik dagoena. Ezkontza aurretik  eta zorte pittin batekin bikote argazkiak egin genitun… Getariko Alde Zaharra, Portua eta Arratoiean hain zuzen, eta ondoren Balenciagako museora bizita azkar bat euripean, bere arkitektura modernoaren kontrapuntuaren bila. Batetik, bestera ibili ginen, bere lagun baten “cuatrolatas” laranja deskapotable politean, egun goibelari kolore ukitu alaiak emanez..

Naiz hotz egin, egun hortan ederki beratu zuten giroa bai ezkontz berriek, bai gonbidatuak ere. Egun alai eta berezi handi batean bilakatuz ezkontz eguna. Laino beltzei irri eta koloreak margotuz.. Azpimarratzeko, daltzaldian  ezkontz berriek eman ziguten Dance Session erakustaldi bikain eta dotorea Uliako jatetxean, hori da mugitzea!! Ooooh yeahhh!!!

Eguraldia? zeini inporta zaio eguraldia barruan hain ondo pasatzen hari zarenean…

Argazkiak: Aitzol Etxegoien