Oraingo hontan hemen ekartzen dizuegu Salegi Jatetxean egindako ezkontz erreportajea.
Bada denbora euskaraz idazten ez dugula, egia esan eztiphotoko argazkilariak euskaldunak izanda eta gure bezeroetako askorekin hizkuntz honetan jardunda, bada betebeharreko hutsune handi bat.
Ea poliki poliki hau ere aldatzen dugun eta euskarazko post gehiago idazten ditugun. Or gure erronka!Izan ere azkenengo urteetan gero eta atzerritarren ezkontz kopuru gehiago ibili behar izan gera egiten. Askok oso urrutitik etorritakoak, Australia edo Estatu batuetatik adibidez.
Kanpora ere ateratzen gara maiz, batez ere Frantziara edo Espainiako beste txokoetara. Ingelesarekin trebatzea gero eta garrantzitsuago egiten zaigu. Baina urteen poderioz konturatzen joan gara, ezkontz argazkilari bezala, gusturago ibiltzen garela etxeko eta Euskal Herriko txokoetatik barna. Ezkontz euskaldun petoetan oso gustura ibiltzen bai gara.
Beraz plazer bat da beti ere, Miren eta Beñaten ezkontza bezalako batean egotea. Ezkontzako lehenengo momentuak Azpeitian eman genituen, biak bertakoak bai dira eta or egin zituzten preparatiboak beraien etxeetan.
Udarako egun eguzkitsu eta lainorik gabea atera zan, hain gutxi ikusten ditugun hoeitakoak. Bikote argazkiak, denbora asko galdu gabe, zeremonia baino lehenago egin genituen getariako portu inguruetatik.
Gero jada Salegiko jatetxera joan ginen kanpoaldeko zeremonia bertako lorategietan egiteko. Oso momentu polita izan zen, lagun eta familiako hitzaldiekin, harearen zeremonia, lagunen aurreskua... Bikain atera zan dana!
Behin jada ezkonduta, jan eta edateko garaia iritsi zan. Luntxa kanpoaldean izan zen ere, han aprobetxatu genun momentua taldeko argazkiak egiteko.
Luntxa bukatu eta jatetxean sartzeko ordua eman zigun. Oso giro onean joan zen dena, sorpresa eta momentu hunkigarriez beteta. Gero jada dantzaldia eta festa etorriko ziren. Burundako DJ Jonek giroa ederki berotuko zuen. Gaua sartu eta oraindik ospakizuna luzerako joango zenaren sentsazioarekin utzi genituen danak Salegiko jatetxean. Gu joan baino lehenago ezkontzberrien azkenengo erretratuak egiteko aprobetzatu genituen. Errepikatzeko modukoa seguru!
Espero dugu Gipuzkoa honetako ezkontz argazkilari bezala, erreportaje hau gustatu izana.
Beste bat arte!